EUSKALTXOK

2007/01/17

ZAHARRAK BERRI
Kaixo euskaltxok kideok:
Zer moduz urte berri honetan? Ba al dugu zerbait kontatzeko? Bada garaia zuek zerbait kontatzeko ezta? Beti gabiltza txoko honetatik lehiaketak direla, lehiaketak direla, edota lehiaketak direla, ideia oso orijinalak proposatzen. Zergatik ez duzue ezer berririk proposatzen txoko honetarako? Bestela badakit zer gertatuko den, EUSKALTXOK deitu beharrean, izena aldatuko diogu eta LEHIAKETAREN TXOKOA bihurtu eta kitto.
Beno, badakizue, aste beteko epea duzue ideia eta asmo berriak botatzeko EUSKALTXOK indarberritzeko, ideia eta asmo berri guztiekin bilduma bat osatuko dugu eta atal hau indarberrituta abiatuko da urtarrilaren bukaera aldetik aurrera.