EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA (Abenduaren 3an)
Aurten ere, azken urte hauetan bezala, ospatu dugu URUMEA IKASTOLA BHI-n "Euskararen Eguna".
Astelehen horretan goizeko hamaiketan EUSKARAREN ALDEKO LELOAK idazteari ekin zioten ikasleek trikitilari eta bertsolarien laguntzaz. Patata-tortila pintxoak eta freskagarriak ere jaso zituzten lan pixka bat egin ondoren. Arratsaldean TRIBIAL JOKUAZ girotu genituen gure ikasgelak eta lehia bizian ibili ondoren 2.A mailako ikasleak eta 4.mailako ikasleak (Mertxe Olasagastiren tutoretzakoak) iritsi ziren finalera.
Astearte arratsaldean jokatu zen TRIBIAL-FINALA, goian aipatutako bi taldeen artean; eta azkenik, 4. mailako ikasleak suertatu ziren garaile, baina 2. mailako ikasleek lana eman omen zieten "zaharrei".
Beraz, asteazkenean jasoko dute aipatutako 4. mailako ikasleek merezitako saria, hau da, "Kutxidazu bidea, Ixabel" filma ikustea azken bi ikastorduetan.
Zorionak irabazleei, eta baita partaide guztiei ere, oso ondo aritu baitzarete antolatutako ekintza guztietan.
Azkenik, eskerrak eman behar zaizkie egun honetan lagundu duten guztiei: euskara taldeko ikasle guztiei, irakasle laguntzaileei, bulegoko langileei... Zuen guztion lanari esker posible izan da egun honen inguruko ospakizun hauek egitea. Mila esker! ( Eta ez ahaztu!, Euskararen Eguna egun guztiek izan behar dutela, ez egun bakar bat soilik)
