Kaixo aspaldiko euskaltxokideok:
Hiru hilabete hiru!, elkarren berri izan gabe. Gaur bete da hiruhilabeteurrena azken aldia idatzi genuela atal honetan, eta kasualitatez hiru izan dira emandako iritziak, eta hirurak animoak emanez.
Guk hiru gauza dauzkagu esateko, eta hemendik hiru hilabetera izango dugu elkarren berri, ez ahaztu! Irailaren 21ean berriro izango gaituzue indarberriturik eta ideia politekin atal hau indartzeko asmotan.
Zuen ideiak edota nahiak idatzi nahi izanez gero "Euskaltxok" atalaren inguruan, balia zaitezte iritzi sailez zuen asmoen berri emateko
Pasa ezazue uda jator eta polita, ondo pasatuz eta gutxi gastatuz.
Adiorik ez, gero arte baizik.

0 Iritziak:
Publicar un comentario
<< Home