Aupa lagunok, blog honi hasiera emateko hona hemen bi albiste:
1.- Urumea Ikastolako Bertso Taldeko pelota txapelketan honako emaitza hau izan zen:
Jon-Xabier-Mikel.M 22- Xabi-Julen 21
Zorionak irabazleei eta animo galtzaileei.
2.- Pelota partidak direla eta, orri honen bidez "porra" bat irekiko da datorren igandeko buruz buruko eskuzko finalaren emaitza asmatzeko. Gogoratzen dizuet finala Aimar Olaizolak eta Martinez de Irujok jokatuko dutela. Sari handiak banatuko dira emaitza asmatzen dutenentzat: asteburuak Marina D´Or-en, bidaiak Port Abenturara, kamisetak, karpetak, ...
Hona hemen nire emaitza adibide bezala:
Olaizolak 22- Irujok 10
Ikasturte Bukaerako Jaialdia dela eta, badoa deialdi bat ikasle guztientzat.
Azken urteotan, mus txapelketan beti bikote bera gelditzen da txapeldun gisa (Mikel Zugasti eta Mikel Mendizabal). Adinean aurrean doaz eta, prest daude beraien txapela beste batzuen buruan uzteko, baina horretarako baldintza bakarra izango da, mahaiaren aurrean irabaztea, eta azken urteetan ikusi denez, ez da batere erraza izan.
Lerro hauetatik deialdi berezia egiten zaizue ikasle guztioi, anima zaitezten bikote horri txapela kentzen behar den bezala, hau da, irabaziz. (Aurten 4. mailan dauden ikasle batzuk berriro ere saiatuko direla espero dugu, iaz oso gertu ibili baitziren garaipenetik)