EUSKALTXOK

2006/12/01

Kaixo euskaltxokideok:
Hemen natorkizue berriro ere, beste LEHIAKETA baten berri emateko asmoz. Oraingo honetan, kirolzaleen gustukoa izango delakoan nago, eta are gehiago pilotazaleena.
Denok dakigun bezala, datorren igandean, abenduak 17an, lau t'erdiko buruz buruko pilota txapelketaren finala jokatuko da Gasteizko Ogeta frontoian. Finalistak Martinez de Irujo batetik, eta Barriola bestetik izango dira.
Bada, asmatu behar duzuena oso erraza da, nork irabaziko duen finala eta zenbateko aldearekin irabaziko duen. Beraz, nahikoa duzue bi finalisten izena jartzea eta aldamenean zenbat "tanto" egingo duen bakoitzak.
Adibidez:
Irujok 22- Barriolak 21 (Ez ahaztu aldamenean zuen izena jartzea zozketarako)
Gogoratu azken eguna lehiaketan parte hartzeko abenduaren 17a izango dela, arratsaldeko seiak arte.
Izan untsa.

Iepa euskaltxokideok:
Lehenik eta behin, zoriondu gure lehiaketan parte hartu duzuen guztioi, eta baita saiatu direnei eta ezin izan dutenei ere, baina batez ere lehiaketaren irabazle izan den OIER GARZIAri, bera izan baita elastiko polit bat eraman duen zorteduna "Kutsidazu bidea, Ixabel" filmaren protagonista AINERE TOLOSA izan zela idazteagatik. Beraz, estimatuta dago parte hartu duten guztiei eta ea animatzen zareten berriz ere hurrengoan .
Agur, baina ez adiorik.