PILOTA-LEHIAKETA ASMATZAILERIK GABE
Konturatuko zinetenez, aurreko pilota-lehiaketa asmatzailerik gabe gelditu zen, nahiz eta oso erraz jarri genuen asmatzeko, erantzuna adibidean baitzegoen (ja, ja, ja). Zer egingo dugu ba? Beste baterako erne ibili, eta emandako pistak jarraitu.
Beraz, eman behar genuen saria (astebeteko oporraldia Kanarian Uharteetan 4 pertsonentzat) beste lehiaketa baterako geldituko da.
Izan untsa!
