Iepa euskaltxolkideak:
Bizi al da baten bat mundu honetan? Badirudi ezetz. Beno barkatu, badirudi bizi omen dela baten bat mundu honetan, baina inork ez duela bisitatzen gure EUSKALTXOK atala.
Zergatik ote? Agian ez da interesgarria. Agian ez du ezertarako balio. Agian ez dago ezer eskeintzeko. Agian inori ez zaio interesatzen. Agian ...
Ideia bat bururatu zaigu hor beste aldean baten bat bizi ote den jakiteko. Atal honetan, iritziren bat azaldu arte ez dugu jarraituko aurrera, eta agertuz gero, baten batek irakurtzen duen seinale, beraz, jarraituko dugu atalarekin eta berrikuntzekin. Ados?
Proposamenetako bat izan daiteke euskal musika gustukoen zerrenda osatzea, edota Urumea Ikastolak eros ditzakeen diska-zerrenda osatzea irratigintza orduetarako, edota KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL filma erostea eta euskarako orduren batean filma hori ikustea, edota EUTSI filmarako sarrerak zozketatzea, edota ...
Ikusten duzuenez ideiak ez dira falta, baina beti batek botatzen baditu eta inork ez baditu erantzuten edo laguntzen, ba.... ideia-emaile hori aspertu egiten da. Beno, badakizue, testua irakurri, proposamenak idatzi eta erantzunak itxaron.
Agur, izan huntsa, egongo gatxik, fite artio, adiorik ez gero arte baizik.
