EUSKALTXOK

2007/02/14

Kaixo euskaltxokideok:

Zer moduz zabiltzate?, alpertuta? Bai, noski. Hori garbi dago. Azken komunikazioa urtarrilaren hamazazpikoa izan genuen, eta harrezkero inork ez du inongo iritzirik eman han proposatutakoari. Beraz, geuk hartuko dugu lizentzia behar diren aldaketak eta proposamenak egiteko.

Lehenengo eta behin, EUSKALTXOK atala euskararen inguruan eta euskal kulturaren inguruko gunea bihurtuko da soilik, eta lehiaketaren atala beste arlo batera igaroko da.

Bigarrenik, LEHIAKETAREN TXOKOA atal berria sortuko dugu, orain arte EUSKALTXOKen barnean zegoena, baina hemendik aurrera aparte ibiliko dena.

Hirugarrenik, EUSKALTXOKen atalean goian aipatutako proposamen berri guztiak sar daitezke, baldin eta goiko helburuekin bat badatoz.

Eta azkenik, EUSKALTXOK gunearen laguntzaile edota partaide nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan zure inguruko lagunen batekin eta harek ziur badakiela norengana jo beharko duzun. (Partaide guztiak EUSKALTXOKIDE izendapena jaso duzue, honek dakarren abantail guztiekin).

Aio eta izan untsa.