Ongi etorri euskaltxokideok:
Hiruhilabetero izaten dugu elkarren berri lerro hauen bidez, eta zuek irailaren 21erako espero gintuzuen, baina "hiru" zenbakiarekin azken jolasa egiteko asmoarekin, hiru egun atzeratu gara komunikazio berri honetan. Beraz, barkatu eragozpenak eta ongi etorriak izan zaiteztela ikasturte berri honetara.
"Sarreratxo" hau egin ondoren, eskaera batekin gatozkizue zuek denoi, baina batez ere Urumea Ikastola BHI-ko ikasleei, hain zuzen ere.
Zer moduz iruditzen zaizue iritzien sailean jarriko bazenute zein euskal taldeen diskak nahi dituzuen erostea irratsaioetarako?
Eta bide batez zein euskal abesti nahi duzuen lantzea euskarako klaseetan?
Aurten maiz izango duzue gure berri, baina parte hartu iritzi sailean mezuak bidaliz, bestela bakarrizketa hutsa bihurtuko da atal hau. Arren!
