EUSKARAREN EGUNA
Datorren hilabetean, abenduaren 3an, "Euskararen Eguna" ospatzeko asmoa dugu Ikastolan. Egitaraua prestatzeko Euskara Batzordea osatzen duten ikasleek asmo batzuk plazaratu dituzte, baina zuetako baten bati ideiaren bat bururatzen bazaio egun horretarako hemen duzue aukera iritzi sailean idatziz.
Eta gogoratu Joxe Antonio Artzek dioena:
HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN
HITZ EGITEN EZ DAKITENEK
IKASTEN EZ DUTELAKO,
DAKITENEK HITZ EGITEN
EZ DUTELAKO BAIZIK.
